Gabonetako jolas parkeak gaurtik Errege bezperara arte

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 3a

Gaur hasi eta Errege bezperara arte, Gabonetako jolas parkeak izango dira Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Antzuolan, Aramaion eta Elgetan.

Arrasaten, Txikilandiak, umeen gozamenerako jolastoki bihurtuko du Uarkape pilotalekua; Bergaran, gaur eta bihar, era askotako jolasekin gozatu ahal izango dute txikienek Udal Pilotalekuan, atzo Agorrosingo igerilekuan aritu ostean. Oñatin ere, Zubikuan jarriko dute, atzo uretako jolasekin hasi ostean; Antzuolan gaur, eguena, jarriko dute Eskolako patioan; Elgetan gaur eta bihar, pilotalekua bihurtuko da jolaserako gune, eta Aramaion, bihar, egubakoitza Kiroldegia bihurtuko da txikiendako jolas gune. Erregeen Kabalgatek hartuko diete lekukoa Gabonetako jolas parkeei, Eguberrietako opor luzeei amaiera emateko.

Arrasate:

  • Noiz: Eguena, egubakoitza eta zapatua.
  • Non: Uarkape Udal pilotalekua.
  • Prezioa: 0-3 urtekoek, 10 euro; 4-12 urtekoek, 14 euro.
  • Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Adina: 0-12 urte.

Bergara:

  • Noiz: Eguena eta egubakoitza.
  • Non: Udal Pilotalekua.
  • Prezioa: 3 euro eguneko; 5 euro bi egunak.
  • Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Adina: 2-10 urte.

Oñati:

  • Noiz: Eguena eta egubakoitza.
  • Non: Zubikua kiroldegiko kantxa berdea.
  • Prezioa: 4,5 euro, egun osokoa; 3 euro, egun erdikoa.
  • Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.

Antzuola:

  • Noiz: Eguena.
  • Non: Eskolako patioa.
  • Prezioa: Doan.
  • Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:30-19:00.

Aramaio:

  • Noiz: Egubakoitza.
  • Non: Kiroldegia.
  • Prezioa: Doan.
  • Ordutegia: 12:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Elgeta:

  • Noiz: Eguena eta egubakoitza.
  • Non: Udal Pilotalekua.
  • Prezioa: 3 euro (Gaztelekuko eta ludotekako bazkideak doan).
  • Ordutegia: 17:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak