2012an Antxintxikakoek egindako lan onaren saria

Xabier Urtzelai 2013ko urtarrilaren 3a

Gabonetan banatu ditu Euskal Herriko triatloi federazioak urteko sariak, eta Antxintxikako atletek hainbat sari jaso dituzte. Hala, duatloietan bai gizonezkotan eta baita emakumezkotan ere etxekoak nabarmendu dira. Izan ere, Ander Agirrek eta Lurdes Oiartzabalek jaso dituzte atleta onenen sariak.

Bestalde, taldekako lanean ere Antxintxika Triatloi Taldea ez da atzean geratu, zirkuituko bigarren talde onena izan delako duatloietan, eta hirugarrena triatloietan. Horrez gain, Zarauzko triatloiko sariak ere banatu zituzten. Distantzia erdiko Euskal Herriko triatloi txapelketa izan zen eta bertan 23 urtez azpikoen kategorian lehenengo hirurak Antxintxikakoak izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak