Zergen egutegia deskargatu daiteke Ogasunaren ataritik

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 3a

Foru Ogasunak kaleratu du 2013ko zergen egutegia. Norbanakoen zerga-betebeharrak zein enpresakoenak zehazten ditu, eta hilabeteka, zerga motaka edo epeka kontsulta daiteke.

Adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kanpaina ekainaren 25era arte izango da aurten.

Zerga-alorreko betebeharren urteko egutegiak zergen aitorpenak aurkezteko eta ordainketak egiteko epeei eta aldiei buruzko informazioa ematen du. Aldizkakoak ez diren zergak noizko ordaindu behar diren ere zehazten du.

Egutegiaren liburuxka eta posterra Foru Ogasunaren webgunetik deskarga daitezke, eta ez dira paperean inprimatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak