Lurzorua erosi nahi duten etxebizitza-titularrek erantzuna jaso izan beharko lukete

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 2a

Abenduaren 31n bukatu zen lurzorua erosteko eskaera egiteko epea. Horretarako eskubidea zuten Debagoieneko 100 bat Babes Ofizialeko Etxebizitzaren titularrek. Epea uda ostean hasi zela kontuan hartuta, eskaera egin duten titular gehienek dagoeneko izan beharko lukete Etxebizitza Sailaren erantzun bat; hala izan ezean, Sailarekin harremanetan jartzeko gomendatzen zaie.

Arrasaten, Udalaitz eta Txaetako etxebizitzak; Bergaran, Artzamendikoak; Eskoriatzan, Intxaurtxuetako 20. zenbakikoak; eta Oñatin, Bidebarrietakoak sartzen dira Eusko Jaurlaritzak uda partean egin zuen salmenta deialdian; hau da, ez dira hemen sartzen udalarenak diren etxebizitzak.

Debagoienean, erosketa eskaerak Deba Garaia immobiliariak kudeatu ditu. Bertako arduradun Jesus Markaidek esaten duenez, orain denbora bat eskaera egin zutenek oraindik erantzunik jaso ez badute, Etxebizitza Sailarekin harremanetan jartzea komeni zaie, izan ere, baliteke eskaeraren bat galdu izana. Beste aukera bat da immobiliariarekin harremanetan jartzea, 943 77 13 02 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak