"Etxebizitza duin baten alde", plazara

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 2a

Urte berria protesta eginez hasiko du Debagoieneko Kaleratzeak-Stop Desahucios taldeak. Agerraldia deitu du zapaturako, urtarrilaren 5erako, Arrasateko Seber Altube plazan, 12:00etan. 20 minutuz, Etxebizitza duin baten alde aterako dira kalera.

"2013a hasi gura dugu gure haserrea erakutsiz eta konpromiso zehatzak exijituz. Hori dela-eta, dei egiten dugu Debagoieneko herri guztietatik, alderdi politiko, sindikatu, erakunde, elkarte, mugimendu sozial eta, orokorrean, herritarrei elkarretaratzearekin bat egin dezaten", adierazi dute plataformatik.

Herritarrei eskatu gura diete "botere finantzari eta espekulatiboek diseinatu duten esklabutza mota krudel hori arbuiatzeko". Azpimarratu dute Debagoienean ere badela errealitate hori bizi duenik, eta horrexegatik dei egin dute arbuio hori erakusteko norberak bere kartulinak egin ditzala agerraldirako.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak