Emakumeak pilotari, Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abe. 27a, 18:12

Nesken paleta txapelketa egin dute Aretxabaletan. Eskola Kirolaren baitan emakumeak pilota munduan barneratzeko ekimenaren bidez, Aretxabaleta eta Bergarako 12 gazte aritu dira lagunarteko norgehiagokan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak duela 8 urte abiarazi zuen Emakumea Pilotari izeneko proiektua. Hain zuzen ere, esparru horretan emakumearen presentzia handitzea xede duen ekimena da, eta besteen artean, Eskola Kirolaren baitan lantzen da egitasmoa. Aretxabaletan bi urte daramatza neskatila talde batek paletan jokatzen. Hasieran 6 ziren eta aurten 8 neska dabiltza. Gaurkoan ez dira bakarrik egon, eta Bergarako taldea eduki dute aurrez-aurre Aretxabaletako Iturrigorri Udal Pilotalekuan.

Naroa Epelde Emakumea Pilotari proiektuko teknikaria da, eta halaxe adierazi digu: "Hedabideek pilota munduarekin erlazionatutako gizonezkoak erakusken dituzte soilik. Emakumea Pilotari proiektuarekin emakumeen kirola ere izan daitekeela erakutsi gura dugu, eta pozgarria da horrelako neska taldeak aurkitzea".

Kirolak generorik ote daukan galdetuko dute askok eta horren harira, hala adierazi digute Bergarako bi neskek: "Askotan esan digute emakumeek ezin dutela pilotan egin, edota gizonek ezin dutela gimnasiarik egin. Hori esaten dutenek, asko ikasi behar dute. Guri gustatzen zaigu eta ongi pasatzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak