Rezusta baino gehiago izan da Bolinaga Santamasetan

Julen Iriondo 2012ko abe. 23a, 22:50

Aurten ez da Arrasateko Santamasetan profesional mailako partidurik izan, baina Frantzian jokatutako azken Munduko Txapelketan egondako lau pilotarien arteko lehiak ase zituen Uarkapen batutako pilotazaleak. 18 eta 22 irabazi zieten Jakak eta Bolinaga arrasatearrak Arrieta eta Rezusta bergararrari.

Bi debagoiendarrek lehia polita izan zuten atzeko koadroetan. Rezustak jo handia erakutsi zuen, batez ere ezkerrez, baina Bolinagak ongi eutsi zion.

Lehia ez zen atzean hautsi, eta bi aurrelariek izan zituzten errematerako aukerak. Ausart ibili ziren bai Jaka eta bai Arrieta, eta huts batzuk ere egin zituzten arren –atzean ere izan ziren hutsak– jokaldi politak ikusi ziren aurreko koadroetan: dejadak, airez txokoan utzitakoak, ezker gantxoak... denetik. Urdinak aldearekin ibili ziren partiduaren zati handienean; amaierako emaitzak ere hori erakutsi zuen.

Partidua eta omenaldia

Domekan, berriz, Gabonetako txapelketako finalak jokatu zituzten Bergaran –12 denera; gazteetan Aristik 18-Diezek 6 eta nagusietan E.Muguruzak 3-Rezustak 18–. Finalak amaituta Rezustak pilota sail osoaren eta Udalaren omenaldia jaso zuen –oroigarri bana eman zioten–, Munduko txapelagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak