Mondrak eta Bergarak berdindu, Aloñak galdu

Ander Monedero 2012ko abe. 23a, 21:36

Ohorezko Erregional mailako Mondrak eta Bergarak etxetik kanpo puntu bana lortu zuten eguenean eta zapatuan jokatutako partiduetan. Aloña Mendik, berriz,  gaur eguerdian  2-0 galdu du Berioren aurka jokatutako partiduan.

Eguen arratsaldean puntu garrantzitsua lortu zuen Mondrak Azpeitian (2-2). Nahiz eta erakutsitako jokoarengatik gehiago merezi, arerio zuen baten aurka ez galtzeak garrantzi handia du. Mondrak markagailuan bi aldiz aurrera hartu zuen, baina azkenean, ezin izan zuten abantaila mantendu. Txonan eta Andoni izan ziren talde zuri-morearen golegileak.

Nahiz eta sailkapenaren beheko aldean egon, Bergarak ezin izan zuen Urolaren etxean hiru puntuak eskuratu (0-0). Ohorezko erregional mailako gol gutxien sartu dituen taldea da Bergara eta gol falta hori defentsako lan onarekin konpentsatzen dute, ligan gol gutxien jaso duen bigarren taldea baita, baina horrelako partiduetan gol falta hori agerian geratzen da. Nahiz eta gola sartzeko aukerak egin, ezin izan zuen Urolaren atea zulatu.

Aloñak galdu

Aloña, berriz, esku hutsi bueltatu da Berioren aurka jokatutako partiduan (2-0). Partidu orekatua izan da, baina donostiarrek izan dituzten aukerak aprobetxatzen jakin izan dute. Nahiz eta oñatiarrek partiduaren zati handi baten nagusi izan, ate aurrean ez dira fin ibili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak