Babeseko etxebizitzen lurzorua erostea eska daiteke urte bukaerara arte

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 21a

Debagoienean Babes Ofizialeko Etxebizitzaren hainbat titularrek lurzorua erostea eskatzeko aukera dute urte bukaerara arte. Oraindik hala egin ez dutenek eta interesa dutenek lehenbailehen Deba Garaia immobiliaria agentziara jotzeko dei egiten dute, izan ere, agentzia horrek kudeatzen ditu erosketa eskaerak.

Arrasaten, Udalaitz eta Txaetako etxebizitzak; Bergaran, Artzamendikoak; Eskoriatzan, Intxaurtxuetako 20. zenbakikoak; eta Oñatin, Bidebarrietakoak sartzen dira Eusko Jaurlaritzak uda partean egin zuen salmenta deialdian; hau da, ez dira hemen sartzen udalarenak diren etxebizitzak.

Deba Garaia immobiliariako Jesus Markaidek gogorarazten du abenduaren 31ra arte dutela oraindik erosketa eskaera egiteko aukera. Interesa duen norbaitek oraindik ez badu eskaera egin, dei dezala lehenbailehen 943 77 13 02 telefono zenbakira (Deba Garaia agentzia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak