Euskararen ardura Patxi Baztarrikaren esku Urkulluren Jaurlaritzan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 22a

Patxi Baztarrika izango da Hizkuntza Politikarako sailburu ordea eta berriro itzuliko dira Eusko Jaurlaritzara, Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela ere kargu horretan jardun zuen-eta. Bestalde, Joxean Muñoz Tabakalera proiektuko zuzendaria izan dena, Kultura sailburua izango da.

Azken egunotan zurrumurrua zabaldu da, baina orain konfirmatu da (Noticias de Gipuzkoa egunkariak eman du) eta Patxi Baztarrika (Ataun, 1958) arduratuko da euskara kontuez Urkulluren Jaurlaritzan. 2005eko uztailetik 2009ra bitartean Miren Azkarate Kultura sailburu zela izan zuen kargu bera izango du oraingoan ere: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) arduraduna izango da, Cristina Uriarte sailburuarekin.

Azkeneko urteotan Andoaingo Udalean aritu da, hango euskara teknikaria baita.

2005eko uztailean izendatu zuten Hizkuntza Politikarako sailburuorde, Patxi Goenaga euskaltzaina ordezkatuz.

Euskararen gaineko Babeli gorazarre liburuaren egilea da (Alberdania, 2010). Bere blogean idazten ditu hausnarketak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak