Onena eta txarrena: debagoiendarrek egin dute aukera

Ubane Madera 2012ko abenduaren 28a

Krisia, murrizketak, ustelkeria, langabezia… urteko gertaerarik negatiboenak dira; egoera ezkor horri aurre egiteko jarrera, balio aldaketa… dira, berriz, herritarrek positiboen baloratzen dutena. Hala eman dute jakitera 'Onena eta txarrena' inkesta bete duten debagoiendarrek. 

Esan dute euren ustetan zer izan den onena eta txarrena Debagoienean, Euskal Herrian eta munduan; eta Debagoieneko, Euskal Herriko eta munduko pertsonaiak aukeratu dituzte. Parte-hartzaile guztien artean, kanpoko multimedia disko gogor bat zozketatu dugu eta Imanol Aranzabal arrasatearrari egokitu zaio saria. Zorionak!

Debagoieneko onena

%14,81: Paisaia.

%11,11: Tobera.

%7,40: Mondrak mailari eustea.

Euskal Herriko onena

%14,81: Euskara.

%11,11: Normalizazio politikoa.

%7,40: Euskal kirolariak.

Munduko onena

%14,81: Ikerketa/sendagai berriak.

%11,11: Elkartasuna.

%7,40: Lan bat izatea.

Debagoieneko pertsonaia

%33,33: Maider Unda.

%11,11: Alberto Iñurrategi.

%7,40: Mikel Gonzalez.

Euskal Herriko pertsonaia

%14,81: Laura Mintegi.

%11,11: Mikel Laboa

%7,40: Oihana Kortazar.

Debagoieneko txarrena

%14,81: Langabezia.

%11,11: Zabor bilketaren erabilpena.

%7,40: Oñatiko kuartela.

Euskal Herriko txarrena

%33,33: Krisia.

%11,11: Politika.

%7,40: Abiadura Handiko Trena.

Munduko txarrena

%25,92: Munduko pobrezia.

%14,81: Krisia.

%11,11: Gerrak.

Munduko pertsonaia

%18,51: Barack Obama.

%11,11: Angela Merkel.

%7,40: Lance Armstrong.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak