Pedro Oiartzabal izango da Elkargiko hurrengo zuzendari orokorra

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 21a

Elkargi, E.G.E.ren Administrazio Kontseiluak Pedro Oiartzabal izendatu du zuzendari orokor berri gisa, elkarte horren transizio prozesuaren planifikazioaren barruan. Oraingo zuzendari orokorraren, Jesus Alberdiren ondokoa da Oiartzabal.

Jesus Alberdik 2013ko apirilean egingo den Bazkideen Batzar Nagusira arte jarraituko du Kontseilari Ordezkari gisa.

Izendapena urtarrilaren 1ean egingo dute. Elkargik dioenez, erabakia "zuzendaritza orokorraren trantsizio prozesuaren barruan kokatzen da, bere garaian erakundeak adostu eta planifikatu bezala; izan ere, 2013an Jesús Alberdi erretiroko adinera iritsiko da, 65 urte betetzerakoan, 40 urtetako bizitza profesionalaren ondoren, horietatik 25 Elkargiko buru gisa".

Elkargiren Administrazio Kontseiluak joan den martxoaren 8an onartu zuen, Jesus Alberdi beraren proposamena jarraituta, erakundeko Kontseilari Ordezkari-Zuzendari Orokorraren Ondoko bezala Pedro Oiartzabal hautatzea.

Pedro Oiartzabal Bilbon 1960an jaioa eta Deustoko Unibertsitatetik Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan lizentziatua. Bere ibilbide profesionala Banco de Bilbao erakundean hasi zuen. Gero, Unilever multinazionalean, BBVAn, Bodegas y Bebidas, Bodegas Domecq eta ENCE enpresa eta erakundeetan jardun zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak