4.000 euro saritan Huhezineman

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 21a

Joan den edizioan baino diru gehiago banatuko ditu Huhezinema lehiaketak 2013ko apirilean egingo den seigarren edizioan. Orotara, 4.000 euro bideratuko dira film labur onenak saritzeko. Hala, lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan lanak bidaltzeko epea irekita dago jada, eta bi lehiaketetan parte hartzeko oinarriak Huhezinemaren webgunean kontsulta daitezke.

Lehiaketa ofizialean parte hartzeko lanak martxoaren 1a baino lehen bidali behar dira eta MUko ikasleen lehiaketarako lanen epea, berriz, martxoaren 8an amaituko da.

Aurtengo ikasleen lehiaketa, gainera, sari berri batekin dator. Izan ere, Basque Culinary Center-en lankidetzari esker, ikasleen lehiaketan sari berezia emango du 2013an euskal gastronomia ondoen islatzen duen lanarentzat. Goiena Komunikazio taldeak, beti bezala, aurten ere parte hartuko du lehiaketan, euskarazko lanik onena saritzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak