Debagoieneko Kirol Txartela, gurean kirola egitea errazteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abe. 20a, 19:34

2013ko Debagoieneko Kirol Txartela –DKT– aurkeztu dute gaur Mankomunitatean, 1994an sortu zenetik gure eskualdeko kirola sustatzea helburu duena. Plus eta Premiun txartelen ezaugarriak eman dituzte aditzera eta gaineratu dute, besteak beste, kontrako agindurik ezean, txartel horien jabeei automatikoki berrituko diotela abonua. Egun 381 erabiltzaile ditu Plus txartelak eta 185 Premiun delakoak. Arrasate, Bergara, Oñati eta Eskoriatzako kirol instalazioetan erabili ahalko da txartela.

DKT Plus txartelaren jabeek honako kiroldegietan sartzeko aukera ematen du: Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian, Oñatiko Zubikoan, Arrasateko Musakolako kiroldegian –eremu lehorrean zein bustian– eta Bergarako Agorrosin kiroldegian –bainuetxe eremua izan ezik–. Hala, ikastaro eta alokairuetan abonatuen prezio bera izango dute.

Bestalde, DKT Premium txartelaren erabiltzaileek aurrez azaldutako DKT Plus txartelak dituen zerbitzuekin batera, Bergarako Agorrosingo bainuetxea erabiltzeko aukera izango dute.

Eskaera, erroldatutako herrian edo gehien erabiliko den kiroldegian

DKT txartelak urteko abonua eskaintzen du, besterik ez. Txartela egin nahi duenak eskaera erroldatuta dagoen herriko kirol instalazioan egin beharko du. Era berean, txartela egin gura duen herritarrak bere herrian kiroldegirik ez balu gehien erabiliko duen kiroldegian egin beharko du eskaera.

Bestalde, DKT txartelaren adin tarteak honakoak dira:

  • Umetxoak: 2011tik 2013ra jaiotakoak, biak barne.
  • Ume eta gazteak: 2010etik 1995era jaiotakoak, biak barne.
  • Helduak: 1994an edo lehenago jaiotakoak.
  • Familia unitatea: 1995ean edo beranduago jaiotako seme-alabak sartu ahal izango dira.

Prezioetan, %5eko igoera

Mankomunitateak abonuen prezioa %5 garestitu du. Gaurko aurkezpenean adierazi dutenez KPIaren eta BEZaren igoeraren arabera egin dute aldaketa. Honakoak dira 2013rako prezioak: 

  • Haurra (3-17 urte): 125,20 euro (Plus).
  • Heldua (18 urtetik gorakoak): 212, 80 euro (Plus) eta 256,35 euro (Premium).
  • Familia: 388,50 euro (Plus) eta 462 euro (Premium).

DKT txartelarekin erabil daitezkeen instalazioak

Behean duzue DKT txartelarekin erabil daitezkeen instazioak:

  • V itxurako ikonoa: Debagoieneko Kirol Txartelaren prezioan sartzen da.
  • €: Instalazio bakoitzak onartutako tarifa ordaindu behar da.
  • Fed.: Eskaladako federazioko lizentzia izan behar da rokodromo edo boulderra erabili ahal izateko.
  • Premium: Preimum txartela izan behar da instalazio horiek erabili ahal izateko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak