Soralucek eta Loramendik kalitatezko Q sariak jaso dituzte

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 19a

Euskalit Fundazioak Merkataritza Bikainaren sariak banatu zituen atzo Donostian eta saritutakoen artean izan zen debagoiendarrik. Hain justu ere, bi: Bergarako Soraluce kooperatibak Urrezko Q saria jaso zuen eta Arrasateko Interesport Loramendik, Brontzezko Q sari urdina, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariaren eskutik. Euskaliteko presidente Ignacio lekunberri eta Arantza Tapia sailburua izan ziren ekitaldian. Guztira, 21 merkatarik jaso zuten azken sari hau: 14 bizkaian, 4 Araban eta 3 Gipuzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak