Atzotik dituzue ikusgai Espaloian Kontxi idigorasen margolanak. Ez da lehenengoa aldia Idigorasek Elgetako antzokian erakusketa ipintzen duela, eta oso gustura gelditu zen azken aldian izandako harrerarekin. Horregatik, oraingoan ere margolanak erosteko aukera egongo da.
Akuarelak eta akrilikoak
Espaloiko erakusketan hogei bat margolan ipini ditu ikusgai, gehienak akuarelak eta akrilikoak. "Oleoa landu dut urte askoan, paisaiak egin izan ditut, baina orain beste zerbaitetan ari naiz, eta hemen dago emaitza", esan du.
Betidanik izan ditu gustuko margotzea eta eskulanak egitea Idigorasek, eta badira 20 bat urte margotzen hasi zela.
Neurri handi batean autodidakta —batez ere hasierako urteetan— ikastaroak ere egin ditu. 1.999tik oleoa eta akrilikoa lantzen ditu Beart elkarteko Ricardo Azkargortarekin eta San Joxepe elkarteko Antxon Arrillagarekin. Akuarela ere landu du Teresa Chivrallerekin L'Hospitalet de l'Infanten, Katalunian.