Harrezkero 4.000 debagoiendar erakarri ditu klubera Goienak, eta familia hori handitzeko kanpaina abiarazi dute, urte berria gertu-gertu dagoela aintzat hartuta. "Kontuan izanda 4.000 bazkidek baino gehiagok osatzen dugula Goiena Kluba, Zatoz gurekin! da erabili dugun leloa", adierazi du Imanol Elortzak, Goienako publizitate arloko komertzialak.
Eta kanpaina hasi eta dagoeneko lortu ditu bazkide partikular berriak, baita saltoki kolaboratzaileak zein enpresa berriak erakartzea ere.
Abantaila ugari
Izan ere, abantailak besterik ez du eskaintzen Goiena Klubak, batez ere, ekonomikoak, ezin egokiagoak krisi bete-betean gauden honetan.
Batetik, Goiena Klubeko bazkideei deskontuak egiten dizkiete ibarreko establezimendu askotan (zerrenda ondoan ikusgai) txartela erakutsiz gero.
Bestetik, Goienak berak eskaintzen dituen zerbitzuetan ere deskontu esanguratsuak aplikatzen dira eskela eta iragarki sailkatuetan (ikus bigarren orriko taula).
Hirugarrenik, asteburuak emandakoaren eta norberaren herriko albisteen berri ematen duen asteleheneko Goiena papera etxeraino eramateaz gainera, kioskoan erosita baino merkeago eskuratuko du Klubeko bazkideak. Eta nahiago balu asteleheneko Goiena Internet bitartez jaso, formulario bat beteta aldizkaria PDF formatuan deskargatzeko aukera ere badauka.
Eta hori guztia gutxi balitz, Goienak astero-astero egiten dituen zozketetan, Klubeko bazkideek bakarrik parte hartu ahal dute: X Box bat, telebista bat, spa tratamenduak, asteburuetako menuak, gure ibarrean egiten diren kontzertu esanguratsuenetarako sarrerak, ikuskizunetarakoak (zarzuela, Lete gogoan…), zinemarakoak, liburuak, CDak, dokumentalak, puzzleak…
50 euro, urte osorako
Goiena Klubeko bazkidetzaren prezioa da 50 euro urte osorako. Eta norberaren beharren edo erraztasunen arabera egin daiteke bat Klubeko bazkide. Hiru bide daude: telefonoz deituta, 943 25 05 05 zenbakira; e postaz, kluba@goiena.com helbidera mezu bat bidalita; edo formulario bat beteta, helbide honetan: goienakluba.com/bazkide-egiteko.
Bazkide-txartelak norberaren izen-abizenak eta bazkide zenbakia jasotzen ditu eta astelehene ko Goiena paperarekin batera iritsiko da etxera. "Gero, erabiltzea erraza da: saltokira edo dendara joan, erosketa egin, txartela erakutsi, eta kitto", azaldu du Goienako komertzialak.
Txartelaren eskaintzak urte naturalean aplikatzen dira, hau da, urte berri bat hasten denetik amaitzen denera arte.
Bazkideendako opariak
Gainera, bazkide direnen fidelizazioa saritzeko hiru opari eder zozketatuko ditu Goienak, abenduaren 17an, Magazinea-n, 20:15ean: Aisia Deba hotelean bi lagunendako ostatua eta buffet-gosaria (bi gau) eta zirkuitu termala (bi bonu); bi pertsonarentzako relax gastronomikoa (bi bonu) eta bi lagunendako saria eta relax termala (bi bonu). Eta bazkide berrien artean Txopebentan asteburuko egonaldia zozkatuko dute.
-----------------
Txartela oparitu: Goiena Klubeko txartela opari polita izan daiteke Gabonetarako, "gainera, txartelaren onurak urte osoan aprobetxatzekoak direnez, oparia jasotzen duenaren poza ere luzaroagorakoa da", dio Elortza komertzialak.
-----------------
Beherapena duten saltokiak
Aquarium (Donostia): bi erosi eta bat ordaindu.
Argia: %25 harpidetzan.
Avia Meca gasolindegia (Arrasate): %2 erregaia erosita; %2 dendako produktuetan.
Begiondo Optika (Aretxabaleta):%15 produktu guztietan. Kontsulta doan.
Esko Sport kirol denda (Eskoriatza): zapatila eta arropan, %10eko deskontua.
Eureka! Zientzia Museoa (Donostia): %10 museo eta planetariumeko sarreran, eta astronomia jardueretan.
Gahir fisioterapia-osteopatia (Eskoriatza): %50 lehen kontsultan.
Gaes entzumen zentroa (Arrasate): %10 deskontua.
Guztiz Eder edertze zentroa (Oñati): %5-%10, tratamendu eta programetan.
Jaixak (Bergara): %10, 20 eurotik gorako erosketetan.
Lastai (Gasteiz): %5-%10 arteko beherapenak.
Lilura edertze institutua (Bergara): %10-%20 bitarteko beherapenak.
Multiopticas (Arrasate): %15eko beherapenak.
Naren fisioterapia zentroa (Aretxabaleta): %15 zerbitzu guztietan.
Txuri-Urdin izotz jauregia (Donostia): deskontu esanguratsuak sarreretan.
-----------------
Deskontuak eskeletan: Goiena Klubeko bazkide direnek beherapen bereziak dituzte egubakoitzeko zein asteleheneko Goiena paperean argitaratzen diren eskeletan. Batez beste, 10 eta 20 euro arteko deskontua aplikatzen zaie kontratatzen duten eskela bakoitzeko, izan aldizkari bakarrean edo izan bi aldizkarietan.
-----------------
Sailkatuetan beherapenak: Egubakoitzeko eta asteleheneko Goiena paperean eta Goiena.net-en kaleratutako iragarki laburretan.
-----------------
Etxe-Aundi jatetxea 2013rako enpresa-bazkide egin da Oñatiko jatetxe ezagun hori, eta, gainera, ahoa ondo gozatzeko abantailak emango dizkie Goiena Klubeko bazkide diren bezeroei: "%10eko deskontua menu berezian (asteburuetakoan) eta kartan; pentsatzen dugu beti dagoela ondo Goienan egotea", adierazi du Margarita Romariz ugazabak.
-----------------
Arrikrutz-Oñatiko kobak Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altube zerbitzuburuak esan du %10eko deskontua egingo diela bazkide berriei 2013an Arrikrutzeko kobetarako sarreretan; horrez gain, urtean zehar sarrerak zozkatuko ditu Goiena Klubeko bazkideen artean. "Bertako proiektua gara, eta bertako jende askok oraindik ez gaitu ezagutzen; bertako komunikabideetan sinesten dugu; elkarlana garrantzitsua da.

