Atleten artean, berriz, Malen Ruiz de Azua –urteko emakumezko atleten artean zilarrezkoa– eta Iñigo Uribarren –urteko gizonezko atleten artean ere zilarrezkoa– arrasatearrak izan ziren izen propioak; Jonathan Perezek eman zien garaikurra.
(Argazkia: Iñigo Uribarren, Jonathan Perezen eskutik saria jasotzen).
Epaileendako urrezko ikurra
Esandako moduan, azken 25 urteetan Gipuzkoako atletismoaren alde lanean aritu diren hainbat epaile saritu zituzten. Horien artean, Arrasateko Julian Gallo eta Jesus Soto eta Bergarako Jaime Gartzia epaileak.
(Argazkia: Epaileak urrezko ikurra –bellota intsignia delakoa– jasotzen, Amara hotelean)