Josu Erkoreka izango da Eusko Jaurlaritza berriko bozeramailea. Bere esku izango ditu Justizia eta Administrazio sailak ere. Juan Maria Aburto, gaurko Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, Enplegu eta Gizarte politiken ardura izango du. Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburu gisa Arantza Tapia, Gipuzkoako Mugikortasun diputatu ohia aukeratu du Urkulluk. Osagun eta Finantza saila Ricardo Gatzagaetxebarriak gidatuko du eta Cristina Ugarte izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. Segurtasun saila Estefania Beltran de Herediaren esku egongo da; Osasun Arloa Joan Darponek zuzenduko du eta Ana Isabel Oregi Ingurumen eta Lurralde politikaz arduratuko da.