"Zerga bilketa suspertu eta egonkortu" dela dio Ogasunak

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 14a

Azaroan, urrian baino %1,9 gehiago batu da zergatan Gipuzkoan. Datu hori ontzat jo du Foru Ogasunak, eta honakoa esan du: "Lehen seihilabeteko jaitsiera handia izan bazen ere, bilketa suspertu eta egonkortu egin da". Hala ere, 2012an, azaroaren 30era arte, 2011ko epe berean baino %0,7 gutxiago batu da.

Foru Ogasunak esaten duenez, urte fiskaleko lehen seihilekoan (maiatzera arte) iazko epe berean baino %9,9 batu zen, eta bigarren seihilekoan portzentaje hori %0,7ra murriztu da. "Horrez gain, Finantzen Euskal Kontseiluan aurreikusitako 2012ko itxiera datuak betetzen" dabiltzala azpimarratu du Foru Aldundiak.

Urtetik urtera gertatu den %0,7ko murrizketa, neurri batean, "egoera ekonomikoaren isla" dela  baina Gipuzkoak aspalditik jasaten dituen hiru ezohiko gertaeren eraginez ere badela gogorarazi du Ogasunak; alegia, desadostasunak egotea EAEren eta Estatuaren artean kupoa zehazteko garaian, eta horregatik Estatuak BEZean deskontuak egitea; Roverren itzulketa apirilean egin izana; eta 2012an eta 2011n Estatuak kontabilizatzeko irizpide desberdinak erabili izatea.  Hiru gertaera horiek ez balira, azarora arte %1,9 murriztu izango zitekeen

Aipatutako hiru gertaera ezohikoak kentzen baditugu, azarora arteko murrizketa, termino homogeneotan, %1,9 izango zen, urrira artekoa %2,5 izan zenean.

Finantzen Euskal Kontseiluan 2012rako aurreikusitako itxierako datuak betetzen ari da Gipuzkoako Ogasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak