2012. urtea amaitzera doa eta horrekin batera Goienak urtekaria argitaratuko du paperean, urtero egiten duen bezala. Bertan, urte honetan guztian zehar Debagoieneko herrietan hilero izan diren albiste esanguratsuenak, protagonistak eta esandakoak batuko ditugu, eta horrez gain, debagoiendarren iritzia ere jasoko dugu, izan ere, herritarren ustez urtean zehar gertatutako albiste onena eta txarrena zein den ere jasoko dugu bertan.
Paperean hilaren 28an argitaratuko du gure etxeak urtekaria debagoiendarren iritzi eta guzti. Baina bailarako edonork eman dezake bere iritzia Goiena.net-en bitartez. Bertan aukera du edozein herritarrek bere ustez urteko onena eta txarrena zer izan den adierazteko. Izen-abizenak eta telefonoa sartuta, galdetegi hau bete behar da: zer izan den onena eta txarrena Debagoienean, Euskal Herrian eta munduan; eta zein pertsonaia azpimarratuko zenukeen Debagoienean, Euskal Herrian eta munduan.
Hilaren 19ra arte
Iritzia ematen duten pertsona guztien artean kanpoko multimedia disko gogor bat zozketatuko dugu eta parte hartzeko epea bukatuko da hilaren 19an, hau da, datorren eguaztenean, eguerdiko 13:00etan.
Dagoeneko parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko zeuen iritziak emateagatik, ea orain saria eskuratzen duzuen. Eta oraindik galdetegia bete ez duzuenok, egizue ahalik eta azkarren eta irabazi kanpoko multimedia disko gogor bat. Zorte on!