Arizmendi Ikastolak, Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin, gune bat sortu du, non neska-mutilak Gabonetan zehar bildu daitezkeen, eta beraien barnean ezkutuan duten sormen gaitasuna aske utzi dezaketen robotikari esker.
Nori zuzendua: LMH-ko 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei eta DBH-ko 1 eta 2. mailako ikasleei.
Non: Polo Garaiako Kampusean.
Noiz: 1. Aukera: Abenduak 26, 27 eta 28. 2. aukera: urtarrilak 2, 3 eta 4
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Prezioa: 120 euro (izena ematen duenari Arizmendi Ikastolan duen kontu korrontetik kobratuko zaio, urtarrilaren bostean)
Ikasleek hiru pertsonez osatutako taldetan lan egingo dute eta monitore baten laguntza izango dute. Monitoreak erronka desberdinak proposatuko dizkie beraien sormena sustatu eta garatzeko.
Beste eskola bateko lagunek edo famili kideek ere aukera izango dute jarduera honetan parte hartzeko.
Udalekuetan parte hartzeko izena bi modutan eman daiteke: bata, behean eskatzen den informazioa ondorengo helbide elektronikora bidaliz gari@arizmendikide.net. Bestea, ikastolako web orrian, Kulturgunea atalean, lehen mailako hezkuntza edo bigarren mailako hezkuntzan, 'udaleku teknologikoak' eta izen ematea jartzen duen tokian. Izena emateko azken eguna abenduak 19a da.