Ate irekiak Mondragon Unibertsitatean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 12a

Mondragon Unibertsitateak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datozen egunetarako, bere hezkuntza eredua azaltzeko. Saio bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak zehatz-mehatz aurkeztuko ditu. Oñatiko aurkezpena bihar, eguena, izango da; eta Arrasateko Goi Eskola Politeknikokoa, zapatuan. 

18:00etan hasiko da bihar Oñatiko Enpresagintza fakultateko ate irekien jardunaldia, eta 10:30ean zapatuan Arrasateko Goi Eskola Politeknikokoa; hitzordu hori aprobetxatuz, gainera, hiru ingeniaritza berri aurkeztuko dituzte Arrasateko fakultatean: energia-ingeniaritza, ekoteknologia-ingeniaritza eta ingeniaritza biomedikoa.

Era berean, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Bidasoan –zapatuan, 11:00etan– eta Donostiako Basque Culinary Centerren –zapatuan, 10:30ean.

Horiez gain, martitzenean, abenduak 18, Mondragon Unibertsitateak ate irekien jardunaldi interaktibo bat eskainiko du, streaming bidez, MUtelebistan.

Jardunaldien inguruko argibide gehiago jasotzeko: www.mondragon.edu/prest edo 902 110 436.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak