Iaz Realarendako izan zen txapelketa, Aretxabaletako gazteen kontra final ikusgarria jokatu ostean. Aurten, txapelketan egongo diren taldeak dira Bergara, Reala, Aretxabaleta eta Eibar. Hala, hilaren 29an (zapatua) 16:15ean Bergarak eta Realak jokatuko dute (Hasieran 16:30ean jokatu behar zuten partidu horia, baina Reala ikustera Anoetara lasai joan ahal izateko norgehiagoka aurreratu dute). Domekan, berriz, Eibarrek eta Aretxabaletak jokatuko dute, 17:00etan. Eta finaleko partidua abenduaren 31n izango da, 16:00etan.