'MobiLIPDUBzioa' Durangon

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 11

Milaka lagunek, hainbat eta hainbat debagoiendarrek tartean, parte hartu zuten zapatuan Durangon presoen alde grabatutako 'lipdub'-ean; Herrirak deitu zuen, presoen eskubideen aldeko urtarrilaren 12ko manifestazioari babesa azaltzeko. Arrakasta izan zuen deialdiak eta arrakasta izaten ari da bideoa ere: ia 31.000 ikustaldi izan ditu, atzo goizean –astelehena– sarean eskegi zutenetik. Urtarrilaren 12an Casillatik abiatuko da martxa, 17:30ean, 'Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak