Intxorta elkarteak Durangon ere aurkeztu du Beldarrainen gerrako kronika liburua

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 10a

Juan Ramon Garai Intxorta 1937 Kultur elkarteko kideak eta Jon Etxezarragak Espainiako gerrak Euskadin emandakoaren berri jasotzen duen liburua aurkeztu zuten atzo, domeka, Durangoko azokako Areto Nagusian. 'Historia crítica de la guerra de Euskadi (1936-1937)' da liburuaren izena. Garairen esanetan, "gerrari buruz hemen idatzi den libururik oso eta onena"; izan ere, Jose Antonio Agirre Lehendakariak berak enkargatu zion Pablo Beldarrain, Gudarien komandante eta V. Euskal Gudarostearen buruari, gerraren ikuspegia jasoz egin zezala kronika zehatza. Dokumentu haietan oinarritu dira bi egileak liburua egiteko. Liburua, apirilean aurkeztu zuten Elgetan.

Intxorta 1937 Kultura Elkarteak bi proiektu berri jarri ditu salgai Azokan.

  • Batetik, dokumentala: Arrasate 1936. Emakumea, Gerra eta Errepresioa, Dragoi Produkzioarekin batera egindakoa.
  • Bestetik, liburua: Historia Crítica de la Guerra de Euskadi (1926-37), Pablo Beldarrainek, gudarien Komandantea, idatzitakoa.

Eta, pozik agertu dira erantzunarekin. Halaxe diote: "gure apaltasunean, argitaletxe haundien artean espazio bat egiten ari gara. Klientela fijo bat lortzen gabiltza, nobedadeak erosten dizkigutena" diote.

"Gehien saldutakoak, askogatik, nobedadeak izan dira, baina aurretik eramaten ditugunak ere saltzen ditugu: Gerrako Garrak Oñatin, Celestino Uriarte eta Gudarien gerrikoen belarriak batez ere".

Gainera, aurten, Azokan jarritako erakustokiak orijiltasuna duela nabarmendu du askok, eta, honek ere, jendea erakartzea lortzen duela adierazi diute Intxortakoek.

Salmenten aldetik, iaz baino gutxiago saldu dutela diote, "baina orduan sei nobedade aurkeztu genituen".

Bestalde, aurreratu dutenez, dagoeneko lanean dabiltza eta datorren urteari begira proiektu bi martxan dituzte:

  • Bergara 1936, Gerra eta Errepresioa, Intxortak zuzendutako bosgarren dokumentala (Elgeta, Aretxabaleta, Oñati eta Arrasatekoen ondoren).
  • Consejos de Guerra a los curas vascos liburua, Anxo Curras-ek, galegoa, idatzitakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak