Oñatiko turismo bulegoko langile Edurne Urteagak esan digunez, aurreikuspen onik ez zuten egunotako zubirako, eta ezuste ona hartu dute uste baino jende gehiago joan zaielako, batez ere gaur, zapatua.
Batik bat, Euskal Herritik eta Kataluniatik etorri dira bisitari gehienak eta Oñati bera,unibertsitatea, parrokia, Arrikrutz, Arantzazu… denetarik ikusteko aprobetxatu dute.
Leintz Gatzagan ere ibili da jendea; debagoiendarrak eta kanpokoak ere bai. Valentziako Paco Monleón eta Concha Alvarezek osatutako bikoteak oso ondo ezagutzen du Euskal Herria eta Arrasate, eta ahal duten guztietan etortzen dira. Aurten, lagun batzuekin, Gatzaga ezagutzeko aprobetxatu dute. "Euriak ez digu trabarik egiten. Gaur moduko egun lainotsuetan oso paseo politak egiten dira", esan ziguten.