Anger musika taldeko kideak dagoeneko Durangoko Azokan dabiltza, eta iragarri dutenez, 15:30eko ordu erdiko kontzertuaren ostean, Bonberenean izango dira diskoak saltzen. Hirugarren azala diskoa dute berritasun oraingo honetan.
Arkadaren "istorioa" eta laranja kolorea
Arkada Social taldeko Hodeik, berriz, kontzertu azkarra iragarri du Durangorako. Eta hala izan beharko, ze ordu erdian hamar kantu eskaini gura dituzte, 16:30ean. Beste Istorio bat dute lan berria eta Durangoko Azokan bertan dagoen Maukako saltokian erosi ahal izango da. Zortzi abesti ditu, bi "zaharrak", berreskuratutakoak.

Gosek, berriz, plazaratu berri duen disko laranja aurkeztuko du, estreineko aldiz jendaurrean. Ines Osinagak, gainera, iragarri du taula gainean urte mordoska egin ostean, badutela zerbait berria eskaintzeko gogoa. 13:30ean izango da, bada, hori konprobatzeko eta zela ez, gozatzeko aukera.