11 Kantatzeko, gaur Durangon

Ubane Madera 2012ko abenduaren 7a

"Bertsolaritza eta literaturaren arteko zubi" izatea helburu duen 11 Kantatzeko DVDa gaur (17:30ean, Saguganbaran) aurkeztuko dute Durangoko Azokan. Bi urteko lanaren emaitza, "11 ipuin beste horrenbeste bertso-sortatan bilakatu" dituzte lan horretan, Urko Egañaren gidaritzapean. Eta gure ibarreko bestelako ukitu handia ere badu lan horrek. 

Ezen, proiektua horretan parte hartu dute Leire Derteano oñatiarrak marrazkiak egiten, Olatz Amozarrain arrasatearrak musika ikuskatzaile lanetan, eta Antton Iztueta eta Oskar Estangak. Gainera, Iñaki Olalde eta Ezozi Soba oñatiarren kolaborazioa izan du Egañak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak