Arrasatek presentzia nabarmena izango du gaur Durangon

Ubane Madera 2012ko abenduaren 7a

Gaur, egubakoitza, Arrasateko ordezkaritza dezentekoa izango da Durangoko Azokan. Musika arloan, Gose eta Never Surrender taldeek hitzorduak dituzte Irudienean eta Ahotsenean, hurrenez hurren. Arlo historikoan, berriz, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen emakumeen eta gerraren gaineko dokumentala aurkeztuko dute; eta zinemaren arloan, Iban del Camporen lana ere bertan izango da. 

Goiztiarrena, gainera, berori izango da, Iban del Campo, alegia. Laster, 10:30ean du berak hitzordua, euskarazko film laburren aurkezpenean del Camporen Katebegitik lana emango dute-eta Irudienean.

Eguerdian da, berriz, arrasatearren hurrengo hitzordua. Kasu horretan, Gose musika taldeak Gose III, Gose taldeak 3Dn egindako 2012ko ekoizpenak erakutsiko dituzte Irudienean, 12:00etan.

Historia eta zinema

Apurtxo bat beranduago, 14:30ean, Historiaren txanda izango da, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik, Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala aurkeztuko dute. Hori ere Irudienean. Hain zuzen ere, atzo Intxorta elkarteak gehien saldu zuen produktuetako bat berori izan zen.

Eta arrasatearren gaurko hitzorduekin bukatzeko, 17:30ean Ahotsenea hartuko dute Never Surrender taldearen doinuek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak