Hiru, bi bat… Badator Durangoko azoka!

Ubane Madera 2012ko abenduaren 6a

47. aldiz, euskal kulturaren erakusleiho erraldoi bilakatu den Durangoko Azokak ateak parez pare zabalduko dizkie bisitariei gaurtik domekara bitartean. 400 nobedade baino gehiago ditu eskaintzeko, 253 mahaitan kokatuta. Eta ekitaldi kopurua ere kontuan hartzekoa da: 300dik gora plazaratuko ditu. "Eguraldi paregabea dugu Durangon" jakinarazi dute bertan dihardutenek, bisatariei gonbitea eginez. 

Inaugurazio eguna izanda, bereziki goiz partean, agintariei harrera egingo diete Durangoko azokan. Baina jakina, haiekin batera, ehunka euskaltzalek aprobetxatuko dute gaurko jai-eguna Landakogunetik bueltatxoa egin, euskal sortzaileen emaria ikusi, eta zela ez, zerbaitekin etxeratzeko.

Gaurko egitaraua

  • 10:30 Ateen irekiera Azokako Zuzendari Aiert Goenaga eta Kale Dor Kayiko taldeko kideekin.
  • 12:00INAUGURAZIO EKITALDIA (ARETO NAGUSIA)
  • Sarrera (Hitz egingo dute)
  • 12:02 Gerediaga Elkartea, Nerea Mujika
  • 12:07 Durangoko Udala, Aitziber Irigoras
  • 12:12Bizkaiko Foru Aldundia, Josune Ariztondo
  • 12:17Eusko Jaurlaritza, Blanca Urgell
  • 12:22Eusko Legebiltzarra, Bakartxo Tejeria
  • 12:27Kale Dor Kayiko, Manuel Vizarraga
  • 12:35Ikuskizuna: “NIRE KERA ZUREAREN PALIAN DAGO” 
  • 12:59Autoritateekin osteratxoa (Areto nagusitik)
  • 20:30 Gauean Argi San Agustin antzokian. Argizaiola saria Benito Lertxundiri. Jon Maiak zuzendutako ekitaldia izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak