Javier Elkorobarrutiak jaso du Baserri Sareak emandako oparia

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 4a

Baserri Sareak zozketatutako oparia jaso du Javier Elkorobarrutia bergararrak, Debagoieneko produktuekin osatutako saski dotorea, hain zuzen.

Irailean aurkeztutako Baserri Sarea webgunearen (www.baserrisarea.com) berri ematen dabil azken asteotan hainbat herri eta auzoetan, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkartea eta Debagoieneko Baserri Sarea. Hala, Gatzagan ere izan ziren San Milixan egunean, eta postua jarri zuten ferian webgunea aurkeztu eta argibideak emateko asmoarekin. Zozketarako txartelak eman zizkieten betetzeko orduan, gerturatu ziren guztiei, eta zozketa horretako irabazlea izan da Javier Elkorobarrutia bergararra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak