Dakigunez, kameralariak eta bestelako lankideak bai, baina aurkezle izarra ez da Debagoienean ibili. Hala, Canal+ telebista kateko ordezkariak domekan iritsi ziren Arrasatera, eta lauzpabost egun egingo dituzte Arrasaten eta inguruetan, Irizarren egunerokoa jarraitzeko asmoaz. Markelekin egoteaz batera oñatiarraren gertukoak ere elkarrizketatuko dituzte, etxekoak eta lagunak.
Ziklismoaz, hainbat erreportaje
Ez da lehenengo aldia Michael Robinson ziklismoaz interesatzen dena, ezta konkretuki txirrindulari batena ere. Ez dira oso zaharrak Movistar taldekoekin Giroan egindako erreportajea, edota David Millar ziklistarekin grabatu zuena, hark dopinaz zipriztinduta ibili zen urteetaz berba egiteko idatzi zuen liburua –Racing Through the Dark– eta gero.
Oraingoan, berriz, Liverpool eta Osasunako jokalari ohiak euskal ziklista bat aukeratu du elkarrizketatzeko, ziklismoan –eta bizitzan– une gazi eta gozoak bizi izan dituena. Irizarrek badu zer kontatu, edo hori pentsatu du Michael Robinsonek; egunotako lanaren emaitza, telebistaz jarraitu beharko dugu, aurreratu moduan, urtarrilean
David Millarri egindako elkarrizketa:
Italiako Giroan Movistar taldeaz egindako saioa: