Langabezia, urteko maximoan: %12,42

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 4a

Urteko beste maximo bat jo du langabezia datuak bailaran, azaroan: 3.701 langabe zeuden Lanbiden izena emanda, %12,42ko tasa. Urria ezkero 57 langabe gehiago daude, eta 0,2 puntu handitu da tasa.

Gainera, iazko azarotik hona ere dezente okertu da langabezia: 733 langabe gehiago (+2,84 puntu).

Alde positiboan, bailarako bi herritan urriko langabezia datu berberari eutsi diote: Elgetan (62, langabe, %11,44) eta Eskoriatzan (235 langabe, %11,54). Baina beste guztietan, langabe gehiagorekin bukatu da azaroa.

Herriz herri, hauek dira Lanbidek emandako azaroko datuak:

 

Uztaila

2012

Abuztua

2012

Iraila

2012

Urria

2012

Azaroa

2012

Antzuola

89

(%8,16)

94

(%8,62)

98

(%8,98)

108

(%9,90)

113

(%10,36)

Aretxabaleta

298

(%8,81)

300

(%8,87)

324

(%9,58)

335

(%9,91)

345

(%10,20)

Arrasate

1.332

(%12,86)

1.357

(%13,10)

1.470

(%14,19)

1.500

(%14,48)

1.517

(%14,64)

Bergara

813

(%11,59)

834

(%11,89)

889

(%12,68)

902

(%12,86)

919

(%13,10)

Elgeta

62

(%11,44)

69

(%12,73)

68

(%12,55)

62

(%11,44)

62

(%11,44)

Eskoriatza

213

(%10,46)

210

(%10,31)

215

(%10,55)

235

(%11,54)

235

(%11,54)

Leintz Gatzaga

8

(%5,93)

7

(%5,19)

6

(%4,44)

8

(%5,93)

9

(%6,67)

Oñati

460

(%8,77)

461

(%8,78)

457

(%8,71)

494

(%9,41)

501

(%9,55)

Debagoiena

3.275

(%10,99)

3.332 (%11,18) 3.527 (%11,83) 3.644 (%12,22) 3.701 (%12,42)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak