Jon Rivero eta Zigor Urain ziklokrosseko Gipuzkoako txapeldun

Amaia Garate 2012ko abenduaren 3a

Domekan egin zuten Legazpiko ziklokros lasterketa Gipuzkoako Txapelketarako baliagarria zen. Eta Debagoieneko bi ordezkarik eraman zituzten txapelok; Jon Rivero bergararrak jantzi zuen 23 urtez azpikoetakoa, eta elitean Zigor Urain arrasatearra izan zen onena.

Igande goizean, ziklokross zaleak Legazpira hurbildu ziren, han ospatu zuten Gipuzkoako ziklo kros txapelketa ikustera. Hogeita hiru urtez azpikoetan Debabarrena taldeko Jon Riverok eraman zuen txapela. Bergararrak, irteeratik lasterketa oso polita egin zuen beti aurreneko postuetan izanda. Elite mailakoen artean berriz, txapela Arrasatera eraman zuen CDR taldeko Zigor Urainek. Honek ere lasterketa polita egin zuen. Hasieran eroriko bat izan eta atzetik aurrerako lasterketa eginez, aurreko postuetara iristea lortu zuen.
 
Goizean zehar jokatu ziren lasterketetan, gazte mailakoan esaterako, Lokatzako txirrindulariak izan ziren euren denboraldi honetako lehen lasterketa lehiatu zutenak. Aurtengo Sumofic-Igartuako ordezkariak, Julen Irizar eta Jon Fernandez izan ziren eta beraien denboraldiko lehen lasterketan oso itxura polita utzi zuten Legazpiko zelaietan.
 
Hurrengo zita, Asteasun izango da hurrengo ostegunean, ondoren, Itsasondon, Superprestigioko proban lehiatuko dira, datorren larunbatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak