Oraindik araua gertu ez dagoenez, ez dago zehazterik ze eragin izango duen, baina, Inmueble-Jabetzeko Artezkarien Gipuzkoako Kolegio Ofizialak dioenez, jabeek ondo egingo dute aldaketetarako gertu egoten.
Gaur egun badago energia eraginkortasunaren gaineko dekretu bat, 2007koa; iaz garatu zuen hori Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, 240/2011 Dekretuan. Horren bidez, bakarrik eraikin berriek edo 1.000 m2-ko edo gehiagoko eraikin zaharberrituek izan behar zuten ziurtagiri hori. Bada, Industria Ministerioaren asmoa da derrigortasun hori zabaltzea.
Industriaren asmoa derrigortasun hori lehenbailehen ezartzea bada ere, Kolegioak oso-oso zail ikusten du urtarrilaren 1ean bertan izatea hori. Izan ere, batetik, dekretua bera ez dago gertu eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak garatu behar du gero.