Bergarako eta Arizmendiko nesken futbol taldeek lehia alde batera utzi eta euskarak batzen gaituela erakutsi nahi izan zuten zapatuan Bergarako Ipintza futbol zelaian. Partiduaren atarian, Euskaraz bizi nahi dut leloa aintzat hartuta, elkarrekin atera zuten argazkia, bi taldeek. Gaur da Euskararen Eguna eta ekitaldi piloa egingo dituzte han eta hemen, bereziki, eskoletan. baina asteburuan ere izan dira hamaika; argazkian duzue, esaterako, neska futbolariek euskarari egin zioten keinua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.