Ohorezko erregional mailan emaitzak onak izan dituzte oraingo aste bukaeran Debagoieneko taldeek. Aretxabaletak 2-0 irabazi zion atzo arratsaldean Ostadarri. Bi golak Iker Sanchezek sartu zituen. Aloña Mendik ere Azkoagainen irabazi egin zuen. Tolosa indartsuaren aurka 1-0 egin zuen Aloñak. Gola Unai Uribetxeberriak egin zuen 25. minutuan. Andoni Azkargorta entrenatzailea pozik zegoen taldearen lanarekin: "Aspektu denetan egin dugu lan ona", zihoen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.