Euskadiko Udalen Elkartearen Gipuzkoako atalak Helena Franco Ogasun diputatuari eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluaren presidenteari bidali die proposamen hori. Berau Eudelek Gipuzkoan dituen alkate ordezkariek adostu dute, Foru Ogasunak urriaren 30ean egindako Finantzen Lurralde Kontseiluaren azken batzarrean jakinarazitako 2012ko ekitaldiaren diru-bilketarako aurreikusitakoaren arabera.
Proposamen hori Foru Aldundiarekin egiaztatze aldera, Eudelek Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua deitzea eskatu du, ahalik eta azkarren.
2013rako proposatzen dituen ordainketak hauek dira: otsailean, %10a; maiatzean, %15a; eta abuztuan, %25a.
Foru Ogasunak jakinarazi die Udalei finantzaketa fondoak likidazio negatiboa izango duela aurten, eta 22,7 milioi euro itzuli beharko dituztela, eta 2013an zehar ordaintzea eskatu zien, "aplazamenduak etengabe emanez gero, arazoa konpondu beharrean atzeratu" egingo litzatekeela argudiatuz. Horren gaineko albistea irakur dezakezue hemen.