Baliabide guztiak prest ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezkoa denean martxan jartzeko. Eguraldiaren arabera dispositiboa aktibatu eta indargabetzen da, eta aste honetan, esate baterako aktibatuta dago 0 arrisku fasean.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Bizkaiko eta Arabako Aldundiak eta Gipuzkoako Udalak elkarlanean aritzen dira neguko bide-lanen plana aurrera eramateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere esku dituen baliabideak zein diren zehaztu du hiru ataletan banatuta:
- Foru Aldundiko errepide saila: Ibilgailuak: 48 kamioi eta 4 ibilgailu arin, egokituak. 26 gatz silo eta biltegi. 4.850 tona gatz biltegietan.
- Bidegi: AP-8an 12 kamioi eta ibilgailu arin bat, egokituak. AP-1ean 10 kamioi eta ibilgailu arin bat, egokituak. 12 gatz silo eta biltegi. 1.600 tona gatz biltegietan.
- Suhiltzaileek: Ibilgailuak: 8 kamioi eta 8 ibilgailu arin, egokituak.
- Guztira: 78 kamioi elurra kentzeko, 14 ibilgailu arin eta 6.450 tona gatz.
Neguko bide-lanen plana nola aktibatzen den ere azaldu du Altubek.