Euria, hotza, eta mendi tontorretan elurra

Txomin Madina Milikua 2012ko azaroaren 28a

Tarteka  ostarteren bat edo beste ikusteko aukerarik egon den arren, euria izan da nagusi Debagoienean gaur goiz partean. Kalera aterkiarekin eta berokia jantzita ateratzeko goiza izan da gaurkoa, eta errepidean kontuz ibiltzekoa. Ibarreko errepideetan ez da aparteko arazorik egonHerrizaingo Sailak eta Euskalmetek elurrari eta izotzari dagokion abisu horia eman dute. Gaur 1.000 metrotan egongo da elur kota eta gauean 800-900 metro ingurura jaitsiko da. Bihar, osteguna, elur kota 800 metrotan egongo dela iragarri du Euskalmetek eta etzi ostirala, 700-800 metro ingurura jaitsiko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak