Honakoa da gaurko bidali duten iragarpena: "Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak izango dira egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitza izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean. Goizaldean elur-kota 1000-1200 m inguruan egongo da; goizean 1000 m ingurura jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da. Mendi inguruetan izotz txikia egiteko probabilitatea handia da".