Soraluce BKEk liderra 'jan' zuen Leioan

Xabier Urtzelai 2012ko azaroaren 25a

"Ikusgarria izan da, ez sinistekoa. Bigarren zatian 25 gol egin ditugu, atera botatako guztia barrura joan da. Plaza-ren eta Iñaki Manuelen artean 23 gol egin dituzte!". Bergarako entrenatzaile Josetxo Muniategik aspaldi ez du partidu bat horren gustura amaitu, egunero ez zaiolako liderrari halako eraso erakustaldiaz irabazten (35-39).

Askartza Quiron taldeko atezainari kostako zaio zapatu arratsaldeko partidua tarte baten ahaztea, lehen zati parekatuaren ostean bigarrenean Bergarakoen joko azkarrak eta definizio mailak erabat erotu zituelako bizkaitarrak.

Ford Mugarrik ere irabazi

Eta Iturripen Ford Mugarrik ere aldeko emaitza izan zuen, 34-28 Basauriren kontra. Hala, Bergarakoek mesede ona egin diete arrasatearrei, liderrak kale eginda Arrasatekoek aurrean egoteko hautagaitza aurkeztu duelako. Adi, baina, datorren astean derbia izango delako Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak