"Emaitzak ez du berdegunean gertatu zena erakusten. Hernanik egiten dituen bizpahiru gauzak oso ondo egiten ditu, etxean batez ere, eta horregatik daude lider", zioen Antzuolakoak: "Igartzen da Hirugarren Mailatik jaitsi berri direla. Guk ez dut uste txarto jokatu dugunik; baliteke jokaldi jakin batzuetan gogorrago jokatzea falta izan zaigula, eta Hernani, berriz, horretan oinarritzen da. Sendo jokatzen dute, atzealdean ez dute zirrikiturik uzten, eta aurrean jokalari garaiak eta indartsuak dituzte. Euren jokoa ez da oso erakargarria, baina ez diet meriturik kenduko". Bolada txarrean daude, baina egoerari buelta emateko esperantzaz: "Iaz erasoan galduago ibiltzen ginen, ez dut taldea txarto ikusten, eta pazientzia badugu emango diogu buelta egoerari".
Aretxabaletak eta Bergarak, berriz, hiru puntuak ekarri zituzten kanpotik, eta sailkapenean aurrealdera begira daude jada. Mondrak, berriz, 3-1 galdu zuen Irunen.