Arrasateko Kulturaten garaiz hasi da bilkura. Aurkezpena egin ostean, lau lantaldetan banatu ziren parte-hartzaileak, oinarri ideologikoak lantzeko. Amets Beltran de Gebarak eztabaida horiek "parte-hartzaileak" eta "aberatsak" izan dela aipatu du. Batzarra amaitu aurretik, luncha egin dute han.
Bergaran ere lau ordu inguru eman dituzte eztabaidatzen. 45 lagun inguru elkartu dira han. Ibai Redondo bergararra ere pozik dago batzarrak izandako erantzunak. Horren harira, jakinarazi du lau ordu iraun badu ere, askori "labur" geratu zaiela.
Oñatin eta Eskoriatzan ere gaur egin dituzte. Aretxabaletan eta Antzuolan, bestalde, joan den zapatuan izan ziren eratze prozesu horren lehen bilkuran.