Artisau gazta dastatzea dago Arantzazuko parketxean zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko azaroaren 27a

Euskal Herriko 12 artisau gazta dastatzeko aukera egongo da. Aiako Ramon Lizeaga gaztagileak gidatuko du dastaketa

Euskal artisau gazten dastatzea egingo dute Arantzazuko parketxean abenduaren 1ean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta.

Euskal Herriko 12 artisau gazta dastatzeko aukera egongo da. Aiako Ramon Lizeaga gaztagileak gidatuko du dastaketa. Gazta bakoitzaren ezaugarriak azpimarratzeaz gain, gazta guztiak banan banan ikusi, zatitu, usaindu eta dastatuko dituzte. Jardunaldi gastronomiko horretan, parte-hartzaileek ere aukera izango dute gaztak probatzeko. Herritarrei gazta mundua ezagutzera ematea du helburu jardunaldi honek, eta aldi berean gazta onak aukeratzen eta identifikatzen ikasten laguntzera. 

Bisita gidatu ere bai
Jardunaldia goizeko 11:00tan hasiko da, eta publiko osoari dago zabalik. Gazta dastatzea hasi aurretik, artzantzari buruzko hogei minutuko bisita gidatua egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak