Olandixoko tunelaren hegoaldeko ahoan ezponda edo malda egonkortzeko lanak egin behar direla-eta, zirkulazioa eten egingo da Markuleteko biribilgunetik GI-627 errepideko 32,600 kilometro puntuko biribilgunerainoko zatian; hau da, GI-2620 errepideko 19,400 eta 21,415 kilometro puntuen artean. Lana egin ahal izateko errepide osoa itxi behar da, azaroaren 24ko 08:00etan hasi eta hilaren 25eko 18:00ak arte. Ordezko bide gisa GI-2620 errepide zaharra erabiltzea gomendatzen du Gipuzkoako Diputazioak. Hau da Arrasateko zeharbidea erabili beharko da, mendebaldeko saihesbide berriak ordezkatu duena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.