Babes gabeko neska-mutikoentzat familia bila

Xabier Urtzelai 2012ko azaroaren 20a

"Gipuzkoako Foru Aldundiak 34 familia behar ditu, babes gabeko egoeran dauden neska-mutikoak etxean hartzeko. Egoera benetan larria da, krisiak eragin handia izan baitu harrera familia izateko erabakia hartu duten familia kopuruen jaitsieran. Gipuzkoarron solidaritatea behar dugu gaztetxo hauei babesa emateaz gain, maitasuna ere emateko". Egubakoitzean egin zituen adierazpenok Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek, Etxegorria elkarbizitza etxearen inaugurazio ekitaldian.

Rodriguezek zehaztutakoaren arabera, aurretik aipatutako 34 familia horietatik zortzik 4 eta 16 urte bitarteko anai-arrebak hartu beharko lituzkete euren etxeetan, eta beste lauk hiruna anai-arreba. "Gainontzeko 22 familiak, berriz, adingabe bana hartzeko beharrezkoak lirateke", gaineratu zuen Rodríguezek. Interesatuek 943 11 25 22 telefono zenbakira deitu dezakete, edo idatzi hona: familiaharrera@gipuzkoa.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak