Aste honetan zehar, Mondragon Unibertsitateak Zientzia astea antolatu du. Aste tematiko honen barruan kokaturik, hainbat jarduera antolatu ditu, batxilergo eta DBH-ko 300 bat ikasleri zientzia eta teknologia gerturatzeko asmoz. Gaurkoan, Elorrioko Lurdeseko Ama ikastolako DBH-ko ikasleak; eta Amorebietako Lauaxeta ikastolako batxilergoko ikasleen txanda izan da.
Biomedikuntza eta Prosezu industrialetako Ekoteknologia
Bi gradu berri hauek aurkeztu dituzte, lehenak ingeniaritza eta medikuntza uztartzen ditu eta datorren urtean Arrasaten jarriko dute abian. Bigarrena berriz, datorren ikasturtean, MU-k Donostialdean estreinatuko duen kanpus berrira eramango dute ingeniaritza gradua.
Ikasleen etorkizunerako lagungarri
Ikasleentzat bisita hau lagungarria izan da, biomedikuntza eta ekoteknologiako ingeniariak, bi modalitate hauek era ludikoan aurkeztu dizkietelako, euren etorkizunari ateak zabaltzen. Hala ere, biomedikuntzako tailerrak ikasleengan eragina izan duela argi geratu da.