HUHEZIk eta Arizmendi ikastolak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko azaroaren 19a

Nekane Arratibel Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Txaro Iraeta Arizmendi ikastolako kudeatzaileak hitzarmena sinatu dute, etorkizunean elkarlan sendo eta eraginkorra bultzatzeko erakunde bien artean.

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Arizmendi ikastola kooperatibak dira, eta urteak daramatzate proiektu komunak bultzatzen. Orain sinatu den hitzarmenaren bidez, honako proiektu hauek bultzatuko dira:

  • Ikasleen prestakuntza sendotuko duten praktikak eta proiektuak.
  • Kooperatibagintza arloa.
  • Pertsonal arloa: irakasleen formazioa, bi erakundeetan dauden beharrei erantzuteko bide instituzionalak lantzea,…
  • Ikerketa arloa.

 

Lankidetza eremua proiektu bidez garatuko da ikasturteka, proiektu horien xede, kronograma, baliaibde eta aurrekontuen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak